ZUTIK FISIOTERAPIAN, zure beharretara egokitzen den tratamendua eskainiko dizugu. Gure balorazioak beti hasiko ditugu ebaluazio pertsonalizatu batekin, zer gertatzen zaizun ulertu eta zuretzako tratamendurik eraginkorrena diseinatzeko
Arazo muskulo-eskeletikoek eragindako min eta ezintasunak arintzeko eskuen erabileran oinarritzen den fisioterapiaren adarra da. Esku terapiak barne hartzen ditu mobilizazio edo manipulazio artikularrak, masajea, terapia miofasziala, luzaketak.
Gorputzeko ehunetan tenperatura igoera bat eragiten duen frekuentzia altuko elektroterapia aparatua da. Tenperatura igoera honek, ehunen oxigenazioa handitzen duenez, minaren murrizketa, ehunen erregenerazioa hobetzea eta kontraktura muskularren erlaxazioa eragingo ditu.
Gorputz atal baten gainean potentzia altuko eremu magnetiko bat aplikatzean oinarritzen den fisioterapiako teknika bat da. Tratamendu honek, ehunen erregenerazioa hobetzea eta nerbio sistemaren estimulazioa burutuko ditu.
Ultrasoinuen bidez gorputzeko ehunen irudia sortzeko gai den tresna bat da. Balorazio tresna hau oso erabilgarria izango da lesio bakoitzaren kokapen zehatza eta larritasuna zein den jakin eta tratamendurik eraginkorrena aukeratu ahal izateko.
Orratzen erabileran oinarritzen diren fisioterapiako teknikak dira. Orratz hauek, lesionatutako ehuna modu zuzen batean estimulatzeko aukera eskeiniko digute. Ondorengo hauek izango dira gure tratamenduetan erabiliko ditugun teknikak: Puntzio lehorra, neuromodulazioa eta elektrolisia.




Zirkulazio arazoen ondorioz oinetan sortzen diren likido pilaketak gutxitzeko balio duen teknika bat da. Honek, era berean, hanketako minak eta neke sentsazioak hobetzea eragingo du.
Energia altuko uhin akustikoen aplikazioan oinarritutako teknika da. Oso eraginkorra izan ohi da lesio kronikoen tratamenduetan, izan ere, teknika honen helburua ehunen erregerazioa aktibatzea da. Tendinopatia edota fasziopatia plantarraren kasuan, esaterako, emaitza oso onak emango ditu.
Lesio baten ondorioz galdutako funtzioa berreskuratzeko edota etorkizuneko lesioak saihesteko mugimendu eta indartze programak diseinatzen ditugu.